Eduki nagusira joan

JustiziaEstranet-eko logoa

Justizia Administrazioa Euskadin

Hemen zaude: Hasiera > Erabilerraztasuna

Erabilerraztasuna

Lan eta Justizia Saila ahalegintzen da bere webguneetako edukiak erabiltzen eta izapideak egiten errazak izan daitezen pertsona guztientzat, baita pertsona horiek berezko mugak edo erabilera testuinguruari loturiko mugak (teknologikoak edo ingurunekoak) badituzte ere. Modu horretan, bete egiten ditu Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legean Administrazio Publikoetako webguneentzat xedatutakoa, desgaitasuna duten pertsonek informazioaren gizartearekin eta gizarte komunikabideekin lotutako teknologia, produktu eta zerbitzuetara sarbidea izateko oinarrizko baldintzei buruzko araudia onartzen duen Errege Dekretua, eta 1112/2018 Errege Dekretua, irailaren 7koa, sektore publikoko webguneen eta aplikazioen gailu mugikorretako irisgarritasunari buruzkoa.

WAI erakundeak (Web Accesibility Initiative), W3C partzuergoak (World Wide Web Consortium) sorturikoak, ezarritako erabilerraztasun jarraibideak jarraitu dituzte Justiziako atariek.

Eduki gehienek AA maila dute. Egunero erabilerraztasuna gauzatzeko lanean dihardugu web atariko eduki, zerbitzu eta izapide guztiak hobetuz eta eguneratuz, baina halere, litekeena da zenbait informaziok erabilerraztasun maila ezberdina izatea. Horrela bada, aurkitu dituzun zailtasunen berri jakinaraztea eskertuko genizuke, Euskadiko Justizia Administrazioaren atari guztien erabilerraztasuna gauzatzeko edukiak eta zerbitzuak hobetze aldera. Horretarako, gure harremanetan jartzeko inprimakia bete ezazu edo hurrengo helbidearen bitartez gurekin harremanetan jar zaitez: justiziaeus@justizia.eus.

Zer egin dugu erabilerraztasuna hobetzeko

Erabilerraztasuna hobetzeko helburuarekin sortu ziren Justizia Administrazioaren atariak, eta horrek honako abantaila hauek ditu.

  • Pertsonek errazago erabil dezakete haien egoera fisikoa edo erabilera testuingurua edozein dela ere.
  • Ahalik eta nabigatzaile, gailu eta abar gehienekin erabil daiteke.
  • Edukiak modu logikoan daude egituratuta.
  • Erabiltzailearen esperientzia eta nabigazioa hobeak dira.
  • Testu, izenburu eta loturetan hizkera argia eta zehatza erabiltzen da.
  • Irudi eta bideoen ordezko testuak eskaintzen dira.
  • Testuetako letrak handitu eta txikitzeko diseinu malgua du.

Markatze semantiko eta egituratudun webguneak garatzeko W3C-k zehaztutako XHTML 1.0 estandarren arabera sortu dira orrialde guztiak eta aurkezpen geruzarako CSS 3 orriak erabili dira.

Teklatu bidez nabigatzea

Euskadiko Justizia Administrazioaren atarietan definitu ditugun tekla konbinaketen bidez, lotura espezifikoetara joango gara zuzenean, eta modu horretan, zenbait erabiltzaileri nabigazioa erraztuko diogu.

Teklatu lasterbideak aldatu egiten dira nabigatzailearen arabera. Honako hauek dira ohikoenak:

  • Internet Explorer: Alt + tekla + Enter
  • Firefox: Alt + Maiuskulak + tekla
  • Chrome: Alt + tekla
  • Safari Mac-en: Ctrl + Option + tekla
  • Opera: Maiuskulak + Esc + tekla

Honako teklatu lasterbide hauek daude definiturik:

  • 0: Erabilerraztasun orria
  • 1: Atariko hasierako orria
  • 3: Web mapa
  • 5: Kontaktua
  • s: Joan eduki nagusira